Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da

Immanuel Kant

Wikipedia, Entziklopedia askea

Immanuel Kant
Kant foto.jpg
Bizitza
Jaiotza Königsberg (en) Itzuli1724ko apirilaren 22a
Herrialdea  Prusiako Erresuma  (1724 -  1758)
 Prusiako Erresuma  (1762 -  1804)
Bizilekua Königsberg (en) Itzuli
Talde etnikoa alemaniarra
Lehen hizkuntza alemana
Heriotza Königsberg (en) Itzuli1804ko otsailaren 12a (79 urte)
Hobiratze lekua Königsberg Cathedral (en) Itzuli
Familia
Aita Johann Georg Kant
Hezkuntza
Heziketa Königsbergeko Unibertsitatea
Doktorego ikaslea(k) Anton Friedrich Justus Thibaut (en) Itzuli
Markus Herz (en) Itzuli
Johann Gottlieb Fichte
Karl Leonhard Reinhold (en) Itzuli
Karl Leonhard Reinhold (en) Itzuli
Hizkuntzak alemana
Irakaslea(k) Martin Knutzen (en) Itzuli
Johann Gottfried Teske (en) Itzuli
Ikaslea(k) Jakob Sigismund Beck (en) Itzuli
Christian Jakob Kraus (en) Itzuli
Johann Gottlieb Fichte
Markus Herz (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak filosofoa, antropologoa, fisikaria, liburuzaina, idazlea, pedagogoa, unibertsitateko irakaslea eta matematikaria
Enplegatzailea(k) Königsbergeko Unibertsitatea
Lan nabarmenak Arrazoimen hutsaren kritika
Critique of Practical Reason (en) Itzuli
Critique of Judgment (en) Itzuli
Prolegomena to Any Future Metaphysics (en) Itzuli
Answering the Question: What Is Enlightenment? (en) Itzuli
The Metaphysics of Morals (en) Itzuli
Religion within the Bounds of Bare Reason (en) Itzuli
Groundwork of the Metaphysic of Morals (en) Itzuli
Influentziak David Hume, George Berkeley, Christian Wolff, Jean-Jacques Rousseau, Francis Hutcheson (en) Itzuli, Isaac Newton, Platon, Johannes Nikolaus Tetens (en) Itzuli, Michel de Montaigne, René Descartes, Gottfried Wilhelm Leibniz, John Locke, Nicolas Malebranche eta Baruch Spinoza
Kidetza Prusiako Zientzien Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Mugimendua German idealism (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Luteranismoa
Immanuel Kant signature.svg

Immanuel Kant (Königsberg, 1724ko apirilaren 22aib., 1804ko otsailaren 12a) historiako filosofo nabarmenetakoa da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurasoek, amak batez ere, eta Collegium Fridericianum-eko lehen ikaskuntzak, luteranismoaren adar pietistaren espirituaren barruan hezi zuten, balio erlijioso eta moralak sustraituz. 1740an teologia ikasten hasi zen unibertsitatean baina matematika eta fisikarekin, Newton-ena batez ere, zaletu zen. Dena den, garaiko filosofo arrazionalista zein enpiristek, filosofo ilustratuek eta Rousseauren moralak ere eragina izan zuten Kantengan. Familia erdi-mailako burgesiakoa zenez gero, ikasketak prezeptore lanekin bateratu behar izan zituen. 1746-1755 bitartean, familia bateko maisu gisa aritu zen lanean, doktoretza (Suaren inguruan) egin zuen arte. Hamabost urtez irakasle izan zen unibertsitatean, eta ospe handia lortu zuen. 1760tik aurrera Leibniz-en filosofiaren kritika, garai hartan alemaniar unibertsitateetan nagusia zena, egiten hasi zen. 1770an logika eta metafisikako katedra lortu zuen, eta hasi zen bere teoriak moldatzen.

Nortasunari dagokionez, bizimodu metodiko, lasai eta diziplinatua izan zuen beti. Ez zen inoiz ezkondu, ezta jaioterritik 150 km baino urrunagora bidaiatu ere, uste baitzuen bidaiarik egin gabe ere mundua ezagut daitekeela.

Pentsamendua eta lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanten filosofia sistema ezagutzaren kritikatik sortu zen. Kritika hori Kanten bi obra handitan banatuta ageri da: Kritik der reinen Vernunft (1781, Arrazoimen hutsaren kritika), eta Kritik der praktischen Vernunft (1788, Arrazoimen praktikoaren kritika).

Aurrenekoan formaren ezagutzak nola eraman dezakeen jakintzaren materiaren ezagutzara aztertu nahi zuen Kantek. Ezagutza sintesi prozesu bat zela zioen; prozesu horretan adimenak ematen du forma eta bizikizunek berriz materia; bi horien arteko batasuna irudimenaren bidez egiten da, irudimena ahalmen sortzailetzat hartzen baitzuen Kantek. Arrazoia bizikizunetatik etorri ezin diren kontzeptuei aplikatzen zaienean, hala nola Jainkoari edo arimari, arrazoiaren ilusioak sortzen dira, espekulazio direnak. Hori dela eta, Kantek ukatu egiten zuen tradizioko metafisikak gai horietan baliorik izan zezakeenik.

Kritik der praktischen Vernunft obran eman zuen aditzera bere dotrina etikoa, eta haren gainean oinarritu zuen, metafisikaren espekulazioetara jo beharrik gabe, antolamendu transzendental bat badelako froga.

Bere azken obra handian, Kritik der Urteilskraft (1790, Juizioaren kritika), Kantek bere teoria morala edertasunaren eta xedearen nozioen analisiaren bitartez osatu zuen, nozio horiek bizikizunetatik abiatuta azaldu ezin diren arren. Kanten obrak eragin handia izan du Mendebaldeko filosofian, Alemaniako filosofian batez ere, materialismoan eta positibismoan.

Gainera, Ilustrazioko ideiak defendatu zituen eta Frantziako Iraultzaren eta AEBen independentziaren alde agertu zen, baina teorikoki, ez praktikoki, ezta politikoki ere. Deismoaren bultzatzaile nagusietakoa izan zen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]